martes, 20 de octubre de 2009

Tim O´Reilly


Tim O'Reilly, Cork-en (Irlanda) jaio zen 1954an. O'Reilly Media (editorial)-aren sortzailea eta zuzendaria da. O´Reily software librearen bultzatzaile amorratua da eta Web 2.0. kontzeptuaren egileetarikoa. Honez gain, Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du.

Hasiera batean, O'Reilly literaturan interesatuta zegoen, izan ere, Hardvard unibertsitatean 1975ean lizenziatu zen. Hala ere, berehala informatikaren munduan murgiltzen hasi zen, baita informatikari buruzko liburuen munduan ere. Hainbat liburu idatzi ditu, guztiak, noski, bere editorialean publikatuak izan direnak.

Graduatu ostean, mundu editorialean bere karrera garatzen hasi zen. 1992an The Whole Internet User's Guide & Catalog argitaratu zuen, Interteti buruzko zabaldu zen lehen liburua izan zena. 1993an interneteko lehen ataria sortu zuen: Global Network Navigator (beranduago AOL). 2000. urtean Safari Books Online eratu zuen, Interneten liburuak saltzeko lehen gunea izan zena. Azkenik 2004an hitzaldi baten parte izan zen, zeinetan publikoki Web.2.0. kontzeptua azaldu baitzuen.

lunes, 19 de octubre de 2009

viernes, 16 de octubre de 2009

Web 2.0. bideoren iruzkina

Hasteko, esan beharra daukat bideoa ulertzeko arazoak izan ditudala,izan ere, hiru bat aldiz ikusi behar izan dut. Suposatzen dut saio teorikoan ez egoteak zerikusia izan duela baita bideoaren abiadurak ere.
Web 2.0.an erabiltzaileok dugun partehartzeaz ohartzeko balio izan dit bideo hau. Aurretik inoiz ez dut gaiari buruzko hausnarketarik egin, interneten nabilenean pentsatzen ez dudan gauza bat baita. Eta harrigarria egiten zait ni ere internet egiten dudala entzutea! Askotan ez gara ohartzen planeta guztitik zehar informazioa banatzen eta konpartitzen ari garela.
Azkenik, argi izan behar dugu web 2.0 kriston abantaila bada ere, kontu handiarekin ibili behar garela. Askotan, gure datuak mundu osora zabaltzen direlaz ez gara konturatzen eta horrek izan ditzakeen ondorioez. Bestalde, badaude interneteko espazio desegoki edo arriskutsu asko. Beraz, kontuz ibili!

Hellousss!

Irati Larrory Casaus naiz, Orozkokoa. Haur hezkuntzako 3 mailako ikaslea naiz. Teknologia berriak ikasgaian egindako blog-a da hau, beraz, bertan honen inguruko gauzak igoko ditut. Bisitatu nire superbloga. Iuupi! Aupa txantxoooo!